domingo, 10 de junio de 2007

PSIKOMOTRIZITATEA GAUR EGUN



Psikomotrizitatea, egun, oso edatua dagoen, heziketa, terapia metodoa da. Hau batez ere Euskal Autonomi Erkidegoan ematen da, Espainiar estatuan, horaindik ez dago horren zabaldua, baina ikastaroak psikomotrizista taldeak geroz eta gehiago izaten dabiltza. Psikomotrizitatea, uste bazen ere, ez da bakarrik terapia egiteko lan tresna bat. Arazoak, trastornoak...lantzeko bidea izateaz aparte, hezkuntza bera eta haurraren eboluzioa bideratzeko eta hezitzeko bidea ere jakin da.
Psikomotrizitatea, gorputzaren mugimenduan eta lengoaia adierazpenean oinarritzen da. Gorputz mugimendu, horrekin, jauziak, itzulipurdiak, lasterketak egitearekin, haurrak eboluzionatu eta aurrepausuak emango ditu.
Eskoletan, psikomotrizitatea, hezitzeko modu bezela ikusten, da, baina, psikomotrizitate saioetan, ikus edo eta antzeman daitezkeen arazoetaz ere jabetzen jakin behar dugu. Izan ere haurrak koltxonetetan duen jarrerarekin, gorputz adierazpenarekin, arazo, trastorno...askotaz jabetu gaitezkeelako.
Egun, psikomotrizitate arlo honetan adituena, eta ikerketa gehien egin dituena, Bernard Aucouturier frantsesa da. Jakin, estatu españolean, Madrilen adibidez, psikomotrizitateari buruzko hinbat ikastaro ematen dituela gizon honek.Aucouturier, psikomotrizitatearen aitatzat ezagutzen da.

PSIKOMOTRIZITATEAREN HELBURUA



HELBURU OROKORRA

• Alor ezberdinetan haurraren garapena lagundu
o Egiteko, jolasteko eta sortzeko plazerraren bitartez funtzio sinbolikoa sustatu. Sinbolizazio maila ezberdinetatik igarotzen lagundu, honela ziurtasun esparru baten barruan "egiteko plazerra" eta "egiteko edo pentsatzeko palzerraren " pozesuak bizitzeko aukera eta laguntza eman.

o Ekintza motrizen bitartez haurrei lagunduko zaie esturei aurre egiteko segurtasun prozesuak garatzen.

o Pentsatzeko plazerrera eta pentsamendu operatoriora (beharrezkoa da eskola barruan lortu beharreko lorpenetara heltzeko) heltzea ahalbidetzen duten deszentralizazio toniko - emozionalaren prozesuak garatzea.


HELBURU ZEHATZAK

• Ekintza eta jolasaren bitartez haurraren heltze psikologikoa sustatu eta lagundu.
• Gorputzaren bitartez, bere adierazpen motrizetik habiatuta haurra ezagutzea.
• Errespetu handienarekin haurra onartzea, aparteko esperientzia duen eta garatzen dabilen pertsona bezala hartuz.
• Segurtasun afektiboa eta materiala ziurtatzen duen esparrua eskeintzea, non haurrak bere potentzialtasun guztiak garatu ditzakeen, mugatuenetatik garatuenetara.
• Ekintzaren, jolasen eta errepresentazioen plazerraren bitartez haurrari segurtasun prozesuak eskeintzea.
• Haur bakoitzarekin gorputzetik lengoaiara doazen sinbolizazio era konplexuagoetarako bidea erraztea.
• Sentimenduak, bulkadak, agresibitatea era sozializatu batean adierazteko aukera ematea.

PSIKOMOTRIZITATEAREN DEFINIZIOA

Oso zaila izan da Psikomotrizitate hitza definitzea, izan ere hitzak, eta horren inguruan dagoen zalantzagarritasunak, gauza ezberdinak entzutera eraman gaitu. Adibidez:

1. Mugimenduaren zientziatzat deitua izan da, gorputz heziketa eta kirolaren psikologiaren konpetentzia izan delarik.

2. Bitartetza teknikoa ere deitu izan da, gorputzean eta gorputzaren mugimenduan oinarritzen da eta adimenean du eragina. Honek, arazo psikiatriko, neurologiko , kognitiboak etb. Lantzeko balio du.Ikuspuntu honetan bi bertsio ematen dira:
a. Psikomotrizitate praktika
b. Bitartetza edo interbentzio prikomotrizitatea

3. Ekintza motrizak behar duen abileziaz ere ezagutzen da.


Baina azkenean, definizio orokor bat osatzea lortu dute estatu espainoleko psikomotrizista elkarteek eta psikomotriziztek.
“Psikomotrizitatea” hitzak, barne hartzen ditu elkarekintza kognitiboak, emozionalak, sinbolikoak eta motrizak, gizabanakoak inguru psikosozial batean izateko eta adierazteko duen gaitasunarekin.

PSIKOMOTRIZITATEAREN GARRANTZIA

Psikomotrizitateak gaur egun, oso leku garrantzitsua dauka haur hezkuntzan, pertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetzen duen, errazten duen eta suspertzen duen gaitasun gisa hartzen den aldetik.
Bernard Acouturier irakasleak adierazten duenez, psikomotrizitate-praktikak gorputzarekin egin behar du lan eta gorputzetik abiatuta, hura baita gainerako gizakiekin komunikatzeko lehen bidea, emozioen eta sentsazioen oinarria eta afektibitatea eta nahiak adierazteko tresna. Muskuluen tonua, begirada, distantziak, jolasa, mugimendua, eta, batik bat, ekintza eta elkarreragina dira eskuhartzearen elementu nagusiak. Guzti honetarako jolasa da bidea.
Psikomotrizitateak aukera paregabea ematen die haurrei beren bulkadei bide emateko, erruduntasun-sentimendurik gabe. Bulkada horiek arintzea funtsezkoa da oreka afektiboa lortzeko.

Haurrek, euren hasieratik adierazpen motrizaz baliatzen dira inguruko mundua ezagutzeko, euren buruak ezagutzeko, euren beharrak hasetzeko eta era autonomo batez moldatzeko.
Era berean, munduarekin elkarrekintzan dauden gorputz esperientzia horiek dira haurraren psikismoa oinarritzen dutenak. Haurrak ikasteko duen desira, egiteko, ekiteko eta izateko desiran nabarmenduko da .
Mugimendu bakoitzak, joko bakoitzak, keinu bakoitzak zentzu sinboliko bat dauka, eta hauek prestaturiko giro egoki batean ematen direnean haurrari pertsona moduan potetzialtasun osoz garatzeko aukera ematen diote.
Laburbilduz: mugimenduak, ekintzak, jolasak eta hautemandako plazerra haurraren garapen pertsonalaren gako bilakatzen dira.

PSIKOMOTRIZITATEAREN HISTORIA



Dupré izan zen termino hau zehaztu zuen aintzindaria 1970.urtean. Une horretan Dupré-k gaitz psikiko eta motrizek zuten erlazioa aipatu zuen.

1925. ean, Wallonek garrantzia eman zion funtzio teknikoari eta aldi berean, Piaget-ek ideia garrantzitsua azpimarratu zuen; ekintza, mugimendua, komunikazioa eta emozioa direla abiapuntua alajaina.


Ajuriaguerrak, psikomotrizitatea praktika espezifiko bezala adierazten du. Honek, erabiliak ziren kontzeptuetaz gain (Schilder, gorputz eskema) metodo eta teknika bereziak eskaini zituen.

1969.ean ere “Educación Psikomotriz y Retraso Mental” liburua argitaratu zen, liburu honekin psikomotrizitatean autonomia lortzen du eta hezkuntza jarduera original bilakatzen da bere helburu eta bitartekoekin.

Urte berean, Bartzelonan, “Escuela Municipal de Expresión” zabaltzen da. Eskola honetan Lapierre eta Aucouturier-en eragina oso nabaria izan zen, eta psikomotrizitatea hezkuntza arlora zabaltzea lortu zuten osasun alorrean zabaldu beharrean.

1985.ean eskola integrazioa ezarri egiten da, eta Hezkuntza bereziaren alorrean psikomotrizitatea eta psikomotrizista berheziketa kasuetako interbentzioetan profesional bezala onartua izaten da.

ESPAZIOAREN ANTOLAMENDUA



• Espazioaren dispositiboa: bi lekutan egituratuta dago, bakoitzak bere materialea daukalarik.
o Lehenengoa: adierazpen motriza. Zabalena da. Hemen koltxoiak, gomaespumako blokeak, txirristak, salto egiteko alturak, ispilua… egoten dira
o Bigarrena: lengoaiazko adierazapena, adierazpen plastikoa eta grafikoa. Hau espazio zabala izaten da, haurretik erabilitako materiale guztiak gordeta egoten dira, emen, irudi edo eta egurrezko bloke bitartez, adierazten da lengoaia.